Asteburuan aulki mugikorreko Espainiako Txapelketa jokatu zen Legution, eta Orioko nesken eta gizonezkoen zortzikoak igandeko finalera iritsi baziren ere, laugarren postuan sailkatu ziren, azkenean. Larunbatean izan ziren kanporaketa probak eta igandean finala. Hala, Legutioko estropadarekin Orio Arraunketa Elkarteak ofizialki bukaera eman dio 2019-2020 denboraldiari.