Makaelak antxoa txikia jaten, eta herritarrak biak harrapatzen

Onintza Lete Arrieta

Gaur, larunbatarekin, ezohiko gertaeraren testigu izan dira Antilla hondartzara bertaratu diren herritarrak, antxoa txiki mordoa baitzegoen urertzean, eta makaelak ere bertaratu baitira haiek jatera. Batek baino gehiagok jarri du kainabera horiek harrapatzeko.

Urertzean ez ezik, hondarretan ere, antxoa txiki mordoa agertu da gaur Antilla hondartzan. Marea biziak egongo zirela ohartarazia zuten adituek, eta Orion behintzat, Abisu Horiak ikuskizun bitxia utzi du gaur arratsaldean.

Argazkiak: Iñigo Gaiton.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide