Luis Lizarralde izan da argazki lehiaketako irabazle nagusia, epaimahaiaren iritziz, berak bidalitako Antilla grisa argazkia izan baita onena. Lizarraldek Zudugarai txakolin botila kaxa bat jaso du gaur bertan KARKARAko bulegoan.
Ikusleen sarian, berriz, berdinketa egon da bozketan bi argazkiren artean, eta biek jasoko dute saria: Maialen Manterolak (Egunsentiaren distira argazkiagatik) eta Josune Zabaletak (Gure Zirkuko pailazoei atzetik ateratako argazkiagatik) argazki anpliazioa irabazi dute Egiguren Argazki Estudioaren eskutik.
Azkenik, argazkiei botoa eman dioten KARKARAko erabiltzaileen artean zozketa egin da, eta Joxemari Olasagastik irabazi du bi lagunentzako zaldi ibilaldia, Usurbilgo Lar Zaldiak Hipika Klubaren eskutik.