N-634 errepidea moztuko da gaur, Espainiako txirrindularitza itzuliagatik

Karkara 2020ko urr. 20a, 08:45

Txirrindulariak herritik 14:00ak aldera pasako direla aurreikusten dutenez, 13:00etatik 15:00etara egongo da itxita errepidea.

Espainiako itzuliko lehen etapa jokatuko da gaur. Txirrindulariak Oriotik pasako dira Irundik Arratera jokatuko den etapan, eta,  horregatik, N-634 errepidea itxita izango da 13:00etatik 15:00etara. Lasterketaren martxaren arabera, baliteke lehentxeago ireki ahal izatea, baina ez da segurua.

Lasterketa Donostiatik iritsiko da Oriora, eta Zarautz aldera jarraituko du. Udalak jakitera eman duenez, bi norabideetan egongo da itxita errepidea.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide