'Errimak bi oinetan' emanaldia izango da urriaren 30ean

Mireia Galarza 2020ko urr. 17a, 09:00

Haatik dantza taldearen emanaldi berria ikusi ahalko da hileko azken ostiralean. Dantza eta bertsoak uztartzen dituen emanaldia da. 

Haatik dantza talde euskaldunak dantza eta bertsoak uztartzen dituen Errimak bi oinetan emanaldia eskainiko du urriaren 30ean. Karela kiroldegian izango da erakustaldia, eta aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak, Kultur Etxean eta 5 euroren truke. Jada salgai daude, pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskuratu ahalko ditu. 

Hain zuzen ere, Aiert Beobidek zuzendutako taldeak "bertsoen laguntzaz" osatu nahi izan du ikuskizuna, sormenerako "lurralde berriak esploratzeko". Ordubetez irauten duen ikuskizun honek, beraz, dantzaz gain, gaur egungo eta garai bateko bertsoak plazaratzea du helburu.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide