Martxan da goizetik Kopa Gipuzkoa dardo txapelketa

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 11a, 15:08

Ehun dardozale inguruk parte hartuko du hondartzako Balea jatetxean egiten ari diren torneoan. Gauerdira arte ez dira erabakiko irabazleen izenak.

Goizeko hamarretan hasi dute Kopa Gipuzkoa dardo txapelketa Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako dardozaleek. Joseba Unanue antolatzailearen esanetan, torneoa "segurtasun arau guztiak betez" ari dira egiten. Lehiaketak parte hartzaile asko juntatu du, tartean, Orioko jokalariak. Horiek, Aurrera eta K2 tabernak ordezkatuko dituzte txapelketan.

Gaueko hamabiak aldera bukatuko dute lehiaketa, antolakuntzak adierazi duenez. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide