Gorka Aranberrik Orio AEko patroi izateari laga dio

IƱigo Gaiton 2020ko urr. 10a, 11:30

Orio Arraunketa Elkarteak hitz onak izan ditu Aranberrirentzat, albistearen berri emateko sare sozialetan argitaratutako oharrean.

Gorka Aranberri ez da Orioko traineruko patroia aurrerantzean. Hala adierazi zuen atzo Orio Arraunketa Elkarteak, mezu hau argitara emanez: "Eskerrik asko Gorka Aranberri, lau urteotan emandako guztiagatik. Zure erabakia profesionaltasunez, kiroltasunez eta errespetuz ulertzen dugu. Emozio, garaipen eta festa handiak bizi izan ditugu Orio AEn, elkarrekin. Zorte on eta uretan ikusiko dugu elkar!".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide