'LGTB+ populazioaren errealitateen diagnostikoa' aurkeztuko du Zaira Garciak hilaren 29an

Dorleta Agiriano Lai 2020ko urr. 10a, 10:00

(Gehitu elkartea)

Gipuzkoan LGTB+ kolektiboak bizi duen errealitatea ikertu du Gehitu elkarteak, eta ondorioak aurkeztuko ditu Orion proiektuaren zuzendari Zaira Garciak. Hitzaldira joan nahi dutenek eserlekua gorde behar dute aurretik.

Orioko Ahalduntze Eskolak jakinarazi duenez, Gehitu elkarteko kide Zaira Garcia Dafontek hitzaldia emango du Orion urriaren 29an, osteguna. Bizikidetza aniztasunean. LGTBI+ populazioaren errealitateen diagnostikoa Gipuzkoan ikerketa zuzendu zuen Garciak 2018an, eta azterketa horretatik erdietsitako ondorioak aurkeztuko ditu Orioko Kultur Etxeko areto nagusian.

18:30ean hasiko da saioa, eta Orioko Ahalduntze Eskolaren esanetan, bertaratzeko asmoa dutenek lekua gorde dezakete jada. Horretarako, ahalduntzeeskola@orio.eus helbidera mezu bat bidaltzeko edo 623 178 553 telefono zenbakira deitzeko aukera dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide