Udane Ostolazak harri-jasotze erakustaldia eskainiko du larunbatean Azpeitian

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko urr. 8a, 11:35

Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finalean emango du Ostolazak erakustaldia.

Aizkolariek eta aizkorazaleek hitzordu garrantzitsua dute larunbatean Azpeitian, Urrezko Aizkolari Txapeldunen Ligako finala izango baita Izarraitz pilotalekuan (18:30). Lau aizkolari ariko dira nor baino nor lehian: Mikel Larrañaga azpeitiarra, Julen Alberdi Txikia IV.a azkoitiarra, Ugaitz Mugertza mutrikuarra eta Jon Rekondo leitzarra. Horiek bost izakeratako 35 enbor ebaki beharko dituzte, eta lanok gauzatzeko denbora gutxien behar duen kirolariak jantziko du txapela.

Larunbateko saioan harri-jasotzaileek ere parte hartuko dute. Binakako txapelketako lehen jardunaldia Iazarraitz pilotalekuan jokatuko dute Jon Unanue Goenatxo III.ak eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ak. Horiek 175 kiloko laukizunena, 138 kiloko kubikoa, ehun kiloko zilindro zaharra eta bola erabiliko dituzte lanak egiteko. Gainera, emakumeen harri-jasotze erakustaldia eskainiko dute Karmele Gisasola Zelai III.ak, Virginia Finolek eta Udane Ostolazak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide