Arrakastatsua izan da Lesboseko errefuxiatuentzako janari bilketa

Karkara 2020ko urr. 3a, 10:22

Boluntario taldeak eskerrak eman dizkie herritarrei ekimenari egin zioten harrera bikainagatik.

Irailaren 25ean eta 26an egin zen Orion Zaporeak elkarteak bultzatutako Lesboseko errefuxiatuentzako janari-bilketa. Herriko boluntario talde bat aritu zen guztia antolatzen, eta adierazi dutenez, "arrakastatsua" izan da bilketa. Hona hemen Orion jaso zen janaria:

  • Atuna. 63 kg
  • Olioa. 481 litro
  • Pasta: 247 kg
  • Arroza: 327 kg
  • Lentejak: 326 kg
  • Garbantzuak: 235 kg
  • Babarrunak: 132 kg

Horrez gain, bildu ziren potitoak, esne-hautsa, tomatea, sardinak, barra energetikoak kontserbak, gailetak, espezieak eta pardelak, besteak beste.

Bestalde, boluntario-taldeak adierazi du dirutan ere jaso zutela laguntza eta gazte-talde batek diru-ekarpen handia lortu zuela Bizum bitartez eta horrekin janari asko erosi zutela gero.

Boluntario taldeak eskerrak eman dizkie herritarrei ekimenari egin zioten harrera bikainagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide