Aranzadi elkarteak eta Orioko Udalak abian jarri dute egitasmoa Orioko memoria historikoa eta gertuko memoria lantzeko, eta bi hitzaldi antolatu dituzte gaia jorratzeko. Atzo egin zuten lehen saioa, eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle Lourdes Herrastik 1936ko gerraren eta frankismoaren garaian emakumeek bizi izandako jazarpenak izan zituen hizpide.
Datorren asteazkenean, urriaren 7an, egingo dute bigarren hitzaldia, kultur etxean, 19:00etan hasita. Saioan Jon Landa EHUko Zuzenbide Penaleko katedradunak Biktimen politikak: azterketa kritikoa hitzaldia eskainiko du.