Bandera bat eta hogeita hamalau domina lortu ditu Orio AEk Legution

Iñigo Gaiton

Aulki mugikorreko Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelketak jokatu ziren larunbatean. 

Larunbatean, Legution jokatutako estropadetan emaitza bikainak lortuta itzuli ziren etxera arraunlariak. Orio Arraunketa Elkarteak adierazi duenez, "handia" izan da erdietsitakoa. Izan ere, Orioko estropalariek 34 domina eta bandera bat lortu zituzten Gipuzkoako eta Euskal Herriko aulki mugikorreko txapelketetan. "Oso harro gaude gure gazteetaz! Gaur da bihar, eta biharko olatu horia handia dator benetan!", azaldu du elkarteak pozarren. 

Azpialdean, emaitzen taula:

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide