Euskaraldia 2020

"Euskaraz hitz egiteko prest dauden bezeroak identifikatzeko balio dit Euskaraldiak"

Karkara 2020ko ira. 28a, 08:04

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, bigarrenez, Euskaraldia, eta hainbat berrikuntza izango ditu. Izan ere, aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean egiteko aukera ere egongo da arigune-en bidez.

Orion, esaterako, hainbat merkatari, ostalari eta eragilek osatu dute Euskaraldia babesten eta sostengatzen duen hamalaukoa. Entitateek izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da, eta urritik aurrera irekiko dute norbabakoak inskribatzeko aukera. 

Libe Garmendia dietista eta nutrizionistaren testigantza da hau:

"Gizartean esparru askotan nahiz eta euskaraz jakin gaztelaniara jotzeko joera dago. Euskaraldiarekin joera horiek apurtu eta jarrera aldaketa bat eragin dezakegu. Izan ere, Euskaraldiak balio digu hainbat arrazoirengatik euskaraz hitz egiten ez duten pertsonekin euskaraz harremantzeko. Niri esaterako, Euskaraldiak balio dit euskaraz hitz egiteko prest dauden bezeroak identifikatu eta hortik aurrera harremanak euskaraz izateko."

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide