Irudietan: Janari bilketa arrakastatsua egin du Zaporeakek Orion

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 26a, 14:00

Herriko gazteen artean zabaldutako mezu bati esker 1.400 euro bideratu dituzte errefuxiatuei laguntzeko jakiak erostera.

Atzo eta gaur Orioko Plazan izan dira Zapoerak proiektuko boluntarioak, Moriako errefuxiatuei laguntzeko janaria biltzen. Oriotarrek ondo erantzun diote deialdiari, eta lanez lepo ibili dira boluntarioak herritarrek egindako ekarpenak kudeatzen. 

Azpimarratzekoa da herriko gazteek dirua biltzeko deialdia egin zutela whatsapp bidez hainbat kuadrillatan. Hamar euroko ekarpena egiteko eskatzen zuen mezuak eta, azkenean, 1.400 euro bildu dituzte, eta diru horrekin furgoneta bat goraino janariz bete ahal izan dute. Zaporeakeko boluntarioek azaldu dute "oso une berezia" izan zela gazteak heldu zirenekoa: "normalean ez da horrelakorik gertatzen, laguntzen duten gehienak 40 urtetik gora izan ohi dituzte".

 
Bilketako agazkiak: Onintza Lete Arrieta

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide