Udazkenean sartzearekin bat, abiadura hartzen ari da Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskal Herriko erakundeek bigarrenez antolatu duen Euskaraldia. Batetik, igandean amaituko delako izena emateko epea entitateentzat; hau da, enpresa, saltoki, elkarte eta erakundeentzat. Bestetik, norbanakoak has daitezkeelako apuntatzen belarriprest eta ahobizi rolak hartzeko. Gainera, atzo egin zuten aurkezpen ekitaldia Bergaran.
Orion, esaterako, 50 entitate inguruk eman dute izena dagoeneko, baina Euskaraldiko lantaldeak gogoratu du igandera arte irekita izango dela izen-ematea entitateentzat. Hala, Orioko enpresa, saltoki, elkarte eta erakundeak Euskaraldian parte hartzera animatu ditu.