Euskaraldia 2020

"Orion lan egiten dugunetik, euskara gehiago erabiltzeko ohitura dugu"

Karkara 2020ko ira. 24a, 13:24

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da aurten, bigarrenez, Euskaraldia, eta hainbat berrikuntza izango ditu. Izan ere, aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean egiteko aukera ere egongo da arigune-en bidez.

Orion, esaterako, hainbat merkatari, ostalari eta eragilek osatu dute Euskaraldia babesten eta sostengatzen duen hamalaukoa. Entitateek izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da, eta urritik aurrera irekiko dute norbabakoak inskribatzeko aukera. 

The Pass surf denda eta kafetegia da Euskaraldian parte hartuko duen establezimenduetako bat. Ane Otamendi arduradunaren testigantza da hau:

"Iruditzen zaigu oso garrantzitsua dela Orion euskara zaintzea, eta merkatariok urrats garrantzitsuak egin ditzakegu arlo horretan, euskara erabiltzea sustatzeko. Donostiara joaten direnean esaterako, denda batera sartu eta lehen hitza erdaraz egiten dute euskaldun askok, gaztelaniaz hitz egiteko ohitura handiagoa dagoelako hiriburuan. Komertzioetako arduradunek agurra euskaraz egiten badute berriz, herritarrek badakite euskaraz hitz egin dezaketela.

Horregatik, guk euskarari garrantzia eman diogu beti. Gure menuan nahiz sare sozialetan euskara izaten da erabiltzen dugun lehen hizkuntza, eta The Passera etortzen diren bezeroei ere euskaraz hitz egiten diegu. Uste dugu erabiltzaileek eskertzen dutela keinua. Gu donostiarrak gara, eta ohartu gara Orion gaudenetik euskara gehiago erabiltzeko ohitura hartu dugula. Orain nonbaitera joaten garenean euskaraz gehiago egiten dugu naturaltasunez."

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide