Pat Cowiek irabazi du KARKARAk Orio Arraunketa Elkartearen eskutik zozkatutako Mahala saskia

Karkara 2020ko ira. 21a, 19:30

Iona Rekartek, Pat Cowieren alabak, jaso du saria gaur arratsaldean, Imanol Urkizu Orio AEko zuzendaritzako kidearen eskutik.

Orio Arraunketa Elkarteak, Mahalarekin elkarlanean, udan zehar 30 otar zozkatu ditu herriko tabernetan eta saltokietan, eta KARKARAri saski bat eskaini dio bazkideen artean zozketatzeko. Arraun elkartea jarraitzen ari den prozedura bera erabili da zozketa egiteko: parte hartu duten bazkideek, Kontxako bigarren igandean Orioko nesken txalupak markatutako ehunenekoa asmatu behar zuten, saria eskuratu ahal izateko.

Hala, leihaketak badu irabazlea: Pat Cowie KARKARAko bazkiderentzat da Mahala produktuen saskia. Gaur arratsaldean jaso du oparia haren alabak, Imanol Urkizu Orio AEko zuzendaritzak kidearen eskutik.

Erlazionatuak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide