Hiru kilo eta erditik gorako bisigua erre zuten Xixario erretegian

Garazi Artola Balda

Ia hirurogei zentrimetroko luzeera zuen Lugoko azokan erositako piezak.

Xixario erretegiko lantaldeak bisigu berezia jateko aukera izan zuen Kontxako aurreneko igandean. Galizian erosi eta gero, Luis Mari Urangak 3.600 kiloko pisua eta ia 60 zentimetroko luzeera zuen pieza erre zuen parrillan, lankideekin batera gozatzeko. Dirudienez, ez dira oso ohikoak izaten halako bisigutzarrak, eta jatetxekoen harridura piztu zuen arrainaren dimentsioak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide