OAEk laster irekiko du denboraldi berrirako izen ematea

Dorleta Agiriano Lai 2020ko ira. 21a, 09:46

Kimuei eta infantilei zuzendutako bilera informatiboak egingo dituzte ostegun honetan, Arraunetxean.

Orio Arraunketa Elkartea hurrengo denboraldiari begira jarri da jada. Jakinarazi duenez, laster irekiko du izen ematea, arraunean hasi nahi duten gazteek inskripzioa egin dezaten. Horren aurretik, baina, hainbat bilera informatibo egingo dituzte, kimuei ("alebinak") eta infantilei zuzenduta.

Ostegun honetan, irailak 24, izango dira informazio-batzar horiek: kimuek (2009-2010 urteetan jaiotakoak) 18:00etan bertaratu beharko dute Arraunetxera, eta infantilek (2007-2008 urteetan jaiotakoak), aldiz, 18:45ean.

OAEko kideek "arrauna gustuko" duen eta "praktikatu nahi" duen oro gonbidatu du parte hartzera. "Arraunaz gain laguntasuna, taldekideekiko errespetua eta arduratsua izaten irakatsiko dizugu", gaineratu dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide