Sei domina oriotarrentzat Gipuzkoako Batel Txapelketan

Onintza Lete Arrieta 2020ko ira. 19a, 16:38

Argazkia: @orioarraunean

Urre bat, bi zilar eta hiru brontze ekarri dituzte OAEko arraunlariek gaur eguerdian Legution jokatutako estropadetatik.

Zazpi kategoriatan jokatu dute gaur Gipuzkoako Batel Txapelketa Legution (Araba). Oriotarrek seitan hartu dute parte: infantil nesketan, infantil mutiletan, kadete neska zein mutiletan, jubenil nesketan, eta senior mutiletan.

Lan txukuna egin dute, denak dominarekin etxeratu baitira. Urrezko domina kadete mutilek lortu dute, zumaiarren aurretik bi segundoko aldearekin helmugaratuta. Zilarra kadete neskentzat eta senior mutilentzat izan da. Azken horiek gutxigatik ez dute lortu urrea, San Juan txapeldunarengandik bi segundora iritsi baitira amaierara oriotarrak.

Brontzea, berriz, infantil neskek eta mutilek eta jubenil neskek lortu dute.

EMAITZAK. Ikusi hemen emaitza guztiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide