"Euskal Herriko historian barna bidaiatzeko gonbita da" Lur eta Amets, hau bai abentura! saioa. Bidaia hori egiteko, marrazki bizidun bidez jaso dituzte hainbat pasarte. Lur eta Amets dira atalez atal kontatzen diren istorioetako protagonista, baina baita saioko aurkezle ere.
Zenbait lagun izaten dituzte ondoan saio bakoitzean, eta atzo, bigarrenez bertaratu ziren Orioko hiru bizilagun: Ibai, Uhaitz eta Oihana. Bigarren Gerra Karlistara egin dute joan-etorria atal honetan.