Belar artifizialaren banaketa atzeratu du Orioko Udalak

Karkara

Banaketa atzo eta gaur egitea zuen aurreikusita Orioko Udalak.

Orioko Udalaren arabera, aurreikusitakoa baino  jende gehiagok egin du futbol zelaiko belar artifizialaren zati bat eskuratzeko eskaera. Behin-behineko banaketa atzo eta gaur goizean egitekoak baziren ere,  "uste baino denbora gehiago" beharko du udalak "guztia antolatzeko". Beraz, momentuz, atzeratu egingo du belarraren banaketa.

Mendibeltz futbol- eta softbol-zelaian zegoen belar artifizial zaharra kendu du udalak, eta hain zuzen, hori da eskakizuna egin dutenen artean banatuko duena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide