Atletismo taldeak irailaren 28an hasiko du denboraldi berria

Iñigo Gaiton

Kros txikia, artxiboko irudia.

Izena emateko epea zabalik dute dagoeneko atletismoan trebatu nahi duten herriko haur eta gaztetxoek.

Orioko atletismo taldeak ikasturte berria hasiko du irailaren 28an, astelehenarekin, Kamel Zianiren eta Aitor Rubioren gidaritzapean. Dagoeneko zehaztu dituzte entrenamendu saioen ordutegiak:

. LH1-LH3: Osteguna 17:00-18:00
. LH4-LH6: Osteguna 18:15-19:30
. 2008an jaiotakoak eta zaharragoak: Astelehena 17:00-18:15

Izena emateko telefono eta e-posta: 699940888 (Kamel) edo 665756811 (Aitor) / kamelaitor@gmail.com

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide