Etxeko lanak eginda, Orio Kontxan izango da

Aritz Mutiozabal

Zierbernak egin du denbora onena, eta oriotarrak bigarren izan dira, haiengandik ia 4 segundora.

Atzo Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoak sailkatu ziren bezala, gaur gizonezkoek bete dituzte lanak Kontxako Banderako sailkapen estropada. Orioko txalupa hirugarren aterako da arratsaldeko sailkatze estropadan, gaurko denbora onena (19:45,18) ezarri duen Zierbenaren atzetik. Jon Salsamendik gidatzen duen taldeak estropada txukuna osatu du, eta bigarren izan da, lehengoarengandik ia lau segundora.

Gainerako sailkatuak izan dira Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta, ezustekoa emanez, Zarautz; azken hauek hamahiru urte geroago, berriro izango dira Kontxan. Ohi bezala, Donostiarra zuzenean sailkatu da.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide