Orioko gizonezkoen txalupa hirugarren aterako da arratsaldeko sailkatze estropadan

Iñigo Gaiton

Atzo emakumezkoen sailkapen estropada jokatu eta gero, gaur gizonezkoen txanda izango da. 17:30ean hasiko da estropada, eta ETB1 katean emango dute.

Gaur goizean egin da Donostian traineruen irteera ordena erabaki duen zozketa, eta horrela geratu da:

1. Zarautz
2. Zierbena
3. Orio
4. Lekittarra
5. Ondarroa
6. Cabo
7. Hondarribia
8. Bermeo
9. Santurtzi
10. Ares
11. Kaiku
12. Samartolameu
13. Getaria
14. Hibaika
15. San Juan
16. Mutriku
17. Zumaia
18. Deustu
19. Tiran
20. San Pedro
21. Pedreña

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide