Iñaki Arrillagak ilustrazioa egin du estropalariak animatzeko

Karkara

Kontxako Banderari begira egin du artelana artistak, publikorik izango ez denez, arraunlariei babesa adierazteko.

Iñaki Arrillagak ilustrazio asko egin ditu arraunaren iruditerian oinarrituz. Horiek guztiak, eta artistaren lan gehiago, bere facebook orrian ikus daitezke. Aurtengo Kontxako Banderan ikuslerik izango ez denez, Arrillagak ilustrazio berezia egin du denboraldiko estropada garrantzitsuenerako. Artelanarekin, herriko arraunzaleen babesa eta indarra helarazi nahi izan dizkie estropalariei.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide