Datorren astelehenean, abuztuak 31, Do Re Ni ikerketa abiatuko dute Arraunetxen. Hilabete iraungo duen ikerketa egiteko aurkeztu diren boluntarioak bi taldeetan banatuta daude. Batetik, kontrol taldeko lagunak; horiek, astelehenetik aurrera, arratsaldero elkartuko dira Do Re Ni-ko lan taldearekin, jarduera desberdinak egiteko. Bestetik, esperientzia taldean kokatu dituzte gainontzeko boluntarioak. Azken hauek ez dute hilabeteko programa beteko, eta programa bete dutenekin konparatzeko erabiliko dituzte ikerketan.
Bada, gaur, egun guztian zehar, kultur etxetik pasako dira talde bateko zein besteko herritarrak, test kognitibo eta psikiatrikoak egitera. Xabier Lizaso piano-jolea da proiektuaren arduradun nagusia, eta haren gidaritzapean ari dira testak egiten.