Iritzia: Arantzak

Itziar Olasagasti / Berria

Itziar Olasagasti arraunlaria iritzi-emailea da Berria egunkarian, eta Txiki-tik atalean arraun denboraldia izan ohi du hizpide. Gaurkoan 'Arantzak' izeneko iritzi artikulua argitaratu du.

Iazko denboraldi biribilean arantzaren bat sartuta geratu bazitzaigun, Lekeition izan zen. Horri gehitu bi igande generamatzala irabazi gabe. Arantza bat atera orduko, beste bat sartu zitzaigun ostiralean. Aurten jokatu diren bi estropadak Donostian amaitu dute, eta, arantza horiek ateratzeko, datorren denboraldira arte itxaron beharko da.

Euskotren ligan atsedena izan dugun asteburu honetan, Espainiako Txapelketa izan da. Ez dut inoiz inolako Espainiako txapelketarik irabazi; egia esan, ez dut traineruan inoiz parte hartu; bai ordea beste maila eta ontzietan. Arantza sartuta ez, baina etxeko lan edo ametsen zerrendan jarraituko du.

Osorik irakurtzeko: Berria.eus

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide