Begotxu Olaizolak aitortza jaso du galestarren eskutik

Gorka Peñagarikano Goikoetxea

Galestarrek tunika urdineko druida izendatu dute Begotxu Olaizola Zarauzko bizilaguna eta Orioko Herri Ikastolako irakaslea, azken 30 urteetan Gales eta Euskal Herriaren arteko harremana sustatzeagatik. Bere jarduna nabarmendu dute, galestarren ordezkaritzentzat bertan antolatutako ekitaldiengatik eta itzultzaile lana egiteagatik. Era berean, azpimarratu nahi izan dute hizkuntza gutxituen eskubideen aldeko bere aktibismoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide