Bigarren egunez jarraian, Orioko bi bizilagunek eman dute positibo PCR probatan azken orduetan, Osasun Sailak emandako datuen arabera.
Eskualdean, lautik zazpira
Orioko bi eta Zarauzko beste bi kasuren berri eman zuen atzo Osasun Sailak, astelehenean egindako proben emaitzetan. Gaur, berriz, adierazi dute eskualdean zazpi pertsonak eman dutela positibo PCR probatan: Zarauzko lau herritarrez eta Orioko biez gain, Zumaian kasu berri bat azaldu da; uztailaren 18tik ez zen halakorik ematen.
Gipuzkoan, antzera
Atzo 37 izan baziren, gaur 38. Ia bikoiztu egin zen datua asteartetik asteazkenera (20tik 37ra), eta gaurkoa atzokoaren antzerakoa da.