Pasa den asteburuan, Orio Arraunketa Elkarteak elastikoak banatu zituen bazkideen artean, eta elkartearen materiala saltzeko postua jarri zuten arranpla ondoko zabalgunean. Aurten ez dute dendarik irekiko udan, baina herriko establezimenduetan salduko dute elkarteko materiala. Hala, jakinarazi dute Itziar Kirolak dendan eskuragarri dagoela elkarteko arropa, eta banderak Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan eros ditzaketeela herritarrek.
Horrez gain, aurten musukoak ere atera ditu arraun elkarteak, eta aurretik aipatutako herriko hiru establezimenduetan jarriko dituzte salgai. Oraindik ez zaizkie iritsi, baina espero dute eskuragarri izatea, ostiral arratsaldetik edo larunbat goizetik aurrera, Itziar Kirolak dendan, Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan.