Patxi Uranga presoari ez diote utzi bigarren alabaren erditzean parte hartzen

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 21a, 15:21

Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster Xuarekin batera etxera bueltatzeko ekimena. Artxiboko argazkia.

Larunbatean jaio zen Maddi, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoen alaba.

Jaio da Patxi  Uranga eta Olatz Lasagabaster presoen bigarren alaba, Maddi. Orioko Xua Gurasoekin Etxera plataformak jakinarazi duenez, larunbatean goizaldera atera zuten Olatz Aranjuezeko espetxetik ospitalerantz eta "erditzea ondo eta azkar igaro zen". Dena dela, espetxe berean egon arren Patxi Urangari ez zioten utzi erditzean parte hartzen, eta "oinarrizko eskubide urraketa" gertatu zela salatu dute herri ekimeneko kideek. "Eskaera egina zuen arren, Patxi Urangari ez zioten onartu erditzean egotea, beste behin ere aitatasun eskubideari muzin eginda".

Gainera, Lasagabasterrekin "preso dagoen kide baten bitartez jakin zuen familiak erietxera eraman zutela eta berehala jarri ziren abian. Arratsaldean Olatzen amak eta Xua bere alabak bisita egitea lortu zuten. Dena dela, hurrengo eguneko goizean oztopoak jarri zizkieten, baina, azkenean, arratsaldez utzi zieten Maddi eta Olatzekin egoten", azaldu dute. Xuarekin bezala, orain Maddirekin ere Uranga eta Lasagabaster etxeratzea eskatu du Xua Gurasoekin Etxera plataformak. 

Xua Gurasoekin Etxera platafornak eta euskal presoen eta haien senideen eskubideen aldeko bilguneak Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster zoriondu dituzte Maddiren etorreragatik.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide