Uretako puzgarrien jarduera atzeratzea erabaki du Udalak

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 20a, 12:47

Hasiera batean, uretako puzgarriak bihar arratsaldean jartzea aurreikusita zuen Orioko Udalak, baina jarduera atzeratzea erabaki du.

Udako programazioaren barruan, bihar arranplan uretako puzgarriak jartzea aurreikusita zegoen, baina jarduera abuztura atzeratzea erabaki du Orioko Udalak, Eusko Jaurlaritzak emandako irizpideak eta inguruotan bizi dugun osasun-egoera kontuan hartuta.

Oraindik ez dakite zein egunetan egingo duten jarduera, baina data erabakitzen dutenean orio.eus webgunean emango dute horri berri.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide