Ostiral goizean itxita egongo da moilako errepidea

Onintza Lete Arrieta 2020ko uzt. 16a, 15:33

(Argazkia: Orioko Udala)

Edukiontzi batzuk lurperatuko ditu udalak, eta horregatik itxita egongo da bihar goizean moilako errepidea bi noranzkoetan, eta herrirako sartu-irtenak Txanka hondartzako bidetik egin beharko dira. Aldaketak 08:00etatik 13:00etara eragingo dio ibilgailuen zirkulazioari gehienez ere.

Bihar goizean Txanka hondartzako bidea erabili beharko dute herritarrek herritik irteteko, baita bertara sartzeko ere. Aldaketak goiz partean eragingo dio ibilgailuen zirkulazioari, 08:00etatik 13:00etara, gehien jota. Izan ere, lanak amaitu orduko zabalduko dute berriz moilako errepidea bi noranzkoetan.

Udalak zehaztu duenez, Bizkarreneko etxe atzeko edukiontziak lurperatu egingo ditu, eta horiek jartzeko lanengatik itxiko dute errepidea. Sor daitezkeen eragozpenengatik udalak barkamena eskatu die herritarrei.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide