Ireki dute moilako errepidea, asfaltatze lanak bukatuta

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 11a, 13:02

Bi noranzkotan irekita dago dagoeneko moilako errepidea, baina ez dituzte kendu plaza eta moila bereizten dituzten hesiak, eta horrek nahasmena sortu du herritarren artean.

Astean zehar, asfaltatze lanak egiten aritu dira Orioko sarreran eta moilako errepidean eta, bitarte horretan, itxita egon da herrigunearen sarrera. Hala, astelehenetik ostiralera, Txankako errepidea erabili dute oriotarrek sarrera-irteera gisa, baina, atzo amaitu zituzten lanak, eta bi noranzkotan irekita dago dagoeneko moilako errepidea.

Oro har, herritarrak gustura dira errepidea oso txukun geratu delako, baina, atzo iluntzean eta gaur eguerdian, kexa ugari entzun dira plaza inguruan, zebra bideak margotu badituzte ere, moilako errepidea eta plaza bereizten dituzten hesiak kendu ez zituztelako langileek. Hesiek nahasmena eta hainbat eragozpen sortu dituzte, moila zeharkatu eta plazara pasa ezinik geratu direlako herritar asko, pasabidea moztuta dagoelako.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide