Oihane Mendizabalek jaso du Egunean Behin jokoko saria

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko uzt. 11a, 08:49

Amaitu da Egunean Behin jokoaren denboraldia, eta KARKARAren taldean, azken bost asteetako emaitzak batuta, Oihane Mendizabal izan denez puntu gehien bildu dituen erabiltzailea, Gozategi fruta eta barazki dendako otarra jaso du gaur arratsaldean, Jose Manuel Gozategiren eskutik.

KARKARAk eskerrak eman nahi dizkio Gozategi fruta-dendari Egunean Behin jokorako saria eskaintzeagatik.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide