Orioko Udalak 2012an indarrean jarri zuen ordenantzan zehazten zen kalean txakurrek lotuta joan behar dutela, eta jabeek obligazioa dutela beren txakurren gorotzak lurretik jasotzeko. 2016an aldaketa bat egin zuten ordenantzan: txakurrak toki eta ordu jakin batzuetan aske ibiltzeko ordutegia zabaldu zuen. Orduko hartan zehaztutako ordu-tarteek indarrean jarraitzen dute gaur egun. Honako hauek dira:
- Diketik Ortzaikara artean: neguan 18:30etik 10:00etara, eta udan 19:30etik 10:00etara.
- Anbulatoriotik hondartza artean: neguan 18:30etik 10:00etara, eta udan 19:30etik 10:00etara.
- Hondartzan: neguan 18:30etik 10:00etara, eta Aste Santuetako oporretatik urriaren 1a arte 21:00etatik 06:00etara.
Orioko Udalak dio neurri horietatik kanpo txakurra aske eramaten duten jabeek isuna jasoko dutela. Horrez gain, txakurrek erabat galarazita daukate haur-parkeetan sartzea, ezta lotuta ere.
Isunak jarriko dituzte
Udalak ordenantza zorrotz aplikatzen hastea erabaki du, jende askok ez diola debekuari kasurik egiten eta herriko bazterrak txakur-kakaz beteta daudela iritzita.
Aurrez aipatutako arau-hauste posibleek zigor ekonomiko hauek izan ditzakete:
- Txakurra uhalarekin lotu gabe eramatea baimentzen ez den lekuetan: 300,52 eurotik 1.502,53 eurora bitartean.
- Txakur-kakak uzteagatik leku publikoetan: 601,01 euroko isuna.