Herriko sarrera itxita egongo da ostiralera bitartean, langileak errepidea asfaltatzen ari direlako. Gaur abiatu dituzte lanak, eta errepidea moztuta dago Txistulari kalean (gaur egun herriko sarrera dena), Kaia kalean (zubi azpitik hasi eta Arostegi tailerreraino) eta Xixario erretegirainoko zatian. Hala, lanek irauten duten bitartean, herrira sartzeko eta herritik ateratzeko Txanka-hondartzako bidea erabili beharko beti. Izan ere, autoak Goiko Kaletik barrena ibili ez daitezen, Udalak aktibatu egin du Iturbide kalearen hasieran dagoen semaforoa eta gorriz egongo da egun hauetan. Ibilgailu baimenduak bakarrik pasatuko dira hortik eta, beraz, baimenik gabe pasatzen diren ibilgailuek isuna jasoko dute.