Itsasgorarekin semaforo gorria jarri dute hondartzan

Karkara 2020ko uzt. 5a, 18:07

Arratsaldean itsasgora eta marea biziak direla medio, Antillako hondartzan semaforo gorria jarri dute, edukiera beteta dagoela iragartzen. Kanpoan jende ilara sortu da, jendea hondartzatik noiz aterako zain, beraiek sartzeko. Batzuk errioan bainatzeko aukera egin dute, eta beste batzuk arroketan jarri dira eguzkia hartzen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide