Gure Zirkua Orion izango da uztailaren 17tik abuztuaren bukaera bitartean

Karkara 2020ko uzt. 2a, 16:04

Gure Zirkua iaz ere Orion izan zen abuztuan. Artxiboko argazkia,

Aurten karpa handiagoa instalatu dute Gure Zirkuko kideek, ikusleen arteko distantziak zaindu ahal izateko.

Iazko abuztuan egon zen Orion Iker Galarza aktorearen Gure Zirkua ikuskizuna, eta arrakasta handia izan zuen, saio guztietarako txartelak ahituta. Iker Galarzaren taldeak ikuskizuna berritu du aurten eta erabaki dute Orion egitea aurtengo udako saio guztiak, uztailaren 17an hasi eta abuztuaren bukaera arte. Astean bost egunetan egingo dituzte emanaldiak, asteazkenetik igandera, eta saio bakarra izango da egunero, 19:00etan.

Zirkuaren karpa iazko toki berean instalatuko da: Mendibeltz futbol-zelaiaren ondoko berdegunean. Dagoeneko ari dira muntatzen eta han izango da abuztuaren bukaera arte. Dena dela, aurten, COVID-19ak sortutako osasun-krisia dela eta, karpa handiago bat instalatuko dute, ikusleen arteko distantziak zaindu ahal izateko. Portugaletik ekarri dut karpa berria, iazkoa baino dezentez handiagoa.

Sarrerak salgai jarriko dituzte uztailaren 6tik aurrera, www.gurezirkua.eus webgunean.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide