Bizikletak garbitzeko gune bat sortu du Orioko Udalak autopista azpian

Karkara 2020ko uzt. 1a, 15:47

Bizikletak garbitzeko gunean, mangera bat eta gurpilak betetzeko puzgailu bat daude, edozeinek erabiltzeko.

Orioko Udalak bizikletak garbitzeko gunea jarri du, autokarabana-gunearen ondoan, autobide azpian eta hondartzako errotondaren ondoan. Bertan bizikletak garbitzeko mangera bat eta gurpilak betetzeko puzgailu bat daude, edozeinek erabiltzeko. Gunea erabilera librekoa izango da eta, beraz, doan erabili dezakete herriko nahiz kanpoko bizikleta zaleek, hurrengo arauak beteta:

  • Gunearen erabilera egokia egin (ez erabili jolasteko, dutxatzeko…)
  • Ura ez alferrik gastatu
  • Behin gunea erabiltzen bukatu eta gero, utzi dena txukun eta erabilgarri hurrengoarentzat
  • Garbiketa-lanak bukatutakoan, itxi ondo uraren giltza

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide