Ane da Orion gehien jarri den izena 2019an

Karkara 2020ko eka. 30a, 09:38

Hiru umeri jarri zioten izen hori. Bina umeri, berriz, ondorengoak: Nora, Haitz, Unai eta Ander. KARKARAk 36 jaioberriren izenak argitaratu zituen iaz aldizkariko 11 zenbakietan, eta aipatutako horiek dira errepikatzen diren bakarrak.

Orioko gurasoak originalak izan dira beren umeentzat izena aukeratzerakoan. Iaz 36 haur jaio ziren herrian KARKARAk dituen datuen arabera, eta horietatik bost izen bakarrik errepikatzen dira: Ane (3), Nora (2), Haitz (2), Unai (2) eta Ander (2).

Hau da zerrenda osoa:

  • Jon
  • Nora
  • Jorge
  • Maddi
  • Kala
  • Ane
  • Xune
  • Aboubakar
  • Axel
  • Itxaso
  • Thiago
  • Haitz
  • Beñat
  • Xabat
  • Nere
  • Unai
  • Ander
  • Manex
  • Anton
  • Ali
  • Manfred
  • Izar
  • Alba
  • Kai
  • Mikel
  • Haley
  • Lukas
  • Antonela
  • Iare
  • Mare
  • Enetz
  • Bilal
  • Uhaitz
  • Daba
  • Ian
  • Iur

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide