Atzo arratsaldean egin zuten Orioko Udalbatzaren ekaineko osoko bilkura. Osasun larrialdi egoeraren ostean, aurrez aurre egin duten lehena izan zen atzokoa. Hala, gai zerrendan zehaztutako puntuak bozkatu zituzten udalbatzarrean eta, eskari eta galderen atalean, azken egunetan herrian atzeman dituzten COVID-19 kasuen inguruko azalpenak eman zituen Anuska Esnal alkateak, eta lasaitasunerako deia egin zuen.