Aurreko egunetako positiboekin lotura duten hiru koronabirus kasu berri detektatu dituzte Orion

Karkara 2020ko eka. 25a, 15:38

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak zehaztu duenez, Gipuzkoan bederatzi positibo izan dira azken orduetan.

 

Atzoko etenaren ostean, koronabirus kasu berriak atzeman dituzte Orion azken orduetan; hiru, hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzako Sailburu Nekane Murgak zehaztu duenez, lotura zuzena dute herrian asteburuan detektatzen hasi ziren kasuekin. Gainera, Murgaren esanetan, ikerketa abiatu dute Gipuzkoan atzemandako beste hiru kasuk Oriokoekin izan dezaketen lotura argitzeko.

Denera, hamaika lagun jo ditu COVID-19ak herrian azken egunetan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide