Salatxo abesbatzak elizan kantatuko du San Pedro egunean

Karkara 2020ko eka. 24a, 13:06

Hamaiketan meza nagusia abestu ondoren, elizan bertan kontzertua emango du Salatxo abesbatzak.

Salatxo abesbatzak pandemiaren osteko aurreneko emanaldia egingo du ekainaren 29an, San Pedro egunean. 11:00etatik aurrera meza nagusia kantatuko dute, eta gero, segidan, kontzertua emango dute elizan bertan.

Elizako emanaldiarekin, Salatxok gertutasuna adierazi nahi dio jendeari, herriarentzat hain berezia den egunean. Bide batez, abesbatzak jakinarazi duenez, eskerrak eman nahi dizkiote Unai Manterola apaizari, "entseguak elizan egin ahal izateko erakutsi duen konfiantzagatik eta eskuzabaltasunagatik".

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide