Orioko parrokian egingo dute San Joan eguneko meza

Karkara 2020ko eka. 23a, 12:24

Bihar izango da San Joan eguneko meza, eguneroko mezaren ordutegi berean, 11:00etan hasita.

Ohitura da Orion San Joan eguneko meza San Joan ermitan egitea, baina Unai Manterola apaizak azaldu duenez, aurtengoan Bariko Nikolas Deunaren parrokian egingo dute, ermitan ezin delako legeak agintzen duen distantzia soziala mantendu. Hala, bihar egingo dute San Joan eguneko meza, eguneroko mezaren ordutegi berean, 11:00etan hasita.

Bestetik, Manterolak jakinarazi du herriko festak ospatuko ez badira ere, ekainaren 29an, San Pedro egunean, meza nagusia egingo dutela parrokian. 11:0etan izango da, eta Salatxo abesbatzak kantatuko du elizkizunean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide