Familia eremuan soilik transmititu dira asteburuan atzeman dituzten bost koronabirus kasuak

Karkara 2020ko eka. 22a, 12:25

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin berri du, eta azaldu duenez, 50 PCR test egin dituzte positibo eman duten pertsonen ingurukoen artean, eta ez dituzte kasu gehiago atzeman.

Asteburuan kezka zabaldu da Orioko herritarren artean, Eusko Jaurlaritzak PCR testen bidez detektatu dituen bost koronabirus kasuen harira. Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin berri du gaur, astelehena, lasaitasun mezua helarazteko.

Murgak azaldu duenez, protokoloak jarraituz, 50 PCR proba egin dizkiete asteburuko bost kasu positiboekin lotura duten pertsonen ahaideei eta lankideei, eta negatibo eman dute denek. Osasun sailburuaren esanetan, birusaren transmisioa familia eremuan gertatu da, eta ez jarduera komertzialetan. Gaitzak jotako lagunak eta haien senideak eta lankideak konfinatuta daude.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide