HARA! 1, 2 eta 3... Salto!

Karkara 2020ko eka. 20a, 18:45

Uda garaiko betiko irudiak uzten ari da eguna, herriko txoko desberdinetan. Moila aldean, argazkian ikus daitekeen modura, herriko gaztetxoek gozatu ederra hartu dute zubitik uretara salto eginez. Urak "primerako" tenperatura duela eta, ederki ibili dira arratsaldeko marea betea aprobetxatuz. 'Normalitate berriko' aurreneko larunbatak udatiar kutsua izan du erabat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide