A Coruñan jokatuko dituzte Eusko Label eta Euskotren ligetako lehen jardunaldiak, uztailaren 4an

Karkara 2020ko eka. 16a, 15:24

Gaur eman dituzte argitara Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak. Oharrean zehazten denez, uztailaren 19an jokatuko dira Orioko estropadak, eta Kontxako estropadak jokatzea ere aurreikusten dute.

Hiru aste baino gutxiago falta dira traineru denboraldiari hasiera emateko, eta estropaden antolakuntzak gaur eman ditu argitara Eusko Label eta Euskotren ligetako egutegiak. Argitaratutako oharrean jakitera eman dutenez, Zarauzko eta Kontxako estropadak jokatuko direla ere aurreikusten du bi ligetako antolakuntzak.

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide