Euskaraldia 2020

Euskaraldiaren edizio berria aurkeztu diete Orioko eragileei

Karkara

Atzo arratsaldean egin zuten lehen aurkezpen bilera eragileekin, eta datorren astelehenean beste saio bat egingo dute, lehenengoan parte hartzerik izan ez dutenei zuzendua.

2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra bitartean Euskaraldiaren bigarren edizioa egingo da Euskal Herri osoan. 2018ko Euskaraldiarekin alderatuz berrikuntzak izango ditu, aurtengoan norbanakoek ez ezik, entitateek eta eragileek ere neurriak hartuko dituztelako beren eremuan hizkuntza ohitura berriak sustatzeko. Herriko eragileei ekimenaren berri eman eta Euskaraldian parte hartzera animatzeko aurkezpen bilera egin zuten atzo kultur etxean, eta hilaren 15ean, astelehenean, beste saio bat egingo dute, 19:00etan hasita.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide